2007/10/30

Orlak

Dirudienez, orlena "estankatu" zaigu. Beraz, orla egin nahi badezue, bidalidazue mezu bat (edo deitu) nire mobilera (647813647). Bidebatez, abisatu beste guztiei (bai telefonoz, e-mailez... okurritzen zaizkizuen modu guztiak erabili), nik ez baititut guztien e-mailak.
Ondo ibili!!

2007/09/21

Foroa prest dago!!

Foro bat prestatu dut. Ni administratzaile moduan sartzen naizenez, ez dakit nola egongo den zuentzat. Oso zaila dela iruditzen bazaizue, esango didazue (hemen komentariotan, e-mailez, foroan...) bestela, ongi etorri gure foro berrira!!!

Bye bye!!

2007/09/12

Iraila...

Kaixo! Hemen naiz berriro. Hemendik gutxira guzti hau berrituko dut. Egon adi hurrengo egunetan; orlaren asuntoa, foro berria, argazkiak... prest egongo dira.
Bye bye!!

2007/06/27

Txat berria

Esan nizuen bezaka, hona hemen gure benetazko txat-a. Erabiliko duzuela espero dut. Berez ez da txat pribatu bat (edonor sar daiteke), baina euskaraz hitz egiteko "mugatua" dago. Honek ez du esan nahi euskaraz soilik hitz egin daitekeenik, baina norbait ezezaguna sartzen bada, esaten badiogu euskaraz hitzegiteko txat bat dela, joan egin beharko du. Aukerarik hoberena zen, txat semi-pribatu bat lortzeko.
Ah! saiatu zaitezte serbitzailean izena ematen, ze bestela zuen izena "guest7839" edo antzekoren bat izango da.
Ea motibatzen zareten!!
Bye bye! (Begoña)

Argazkiak

Txoritxo batek esan dit bizpahiru kameren argazkiak falta direla...
Badakit nekagarria gertatzen dela argazkiak blogera igotzea, baina mesedez, argazki horiek ikusi nahi ditugula!!
Hala, dena esanda dagoenez, ondo segi eta opor onak izan!!

2007/06/26

Dena gainditu dugu, eta orain??

Bueno, zorionak irakasle berri guztioi!! dagoeneko dena gainditu duzue... eta orain? Ez dakizue zer egin behar duzue?

Lehenengo pausua: titulua eskuratzea.
Horretarako, GAUR-en nota guztiak behin betiko bezala agertzen direnean (izartxorik gabe), unibertsitateko idazkaritzara joan eta NAN-aren fotokopia bat eraman. Bertan inprimaki batzuk bete (badakizue, funtzionarioek inprimakiak maite dituzte) eta zoazte kutxara 72€ inguru ingresatzera idazkariak emandako kontu korrontera. Bueltatu unibertsitatera kutxako inprimakiarekin eta listo!! Momentuan papertxo bat emango zaizue esanez dena gainditu (eta ordaindu) duzuela. Orduan, itxaron bi urte gutxi gora-behera eta egunen batean zuen titulua prest egongo da.

Bigarren pausua: Lanean hasi, alferrak!!

Bye bye!!

2007/06/13

Teknoko Notak

Danirekin hitz egin dut eta datorren asterako prest izatea espero dutela esan dit. Dagoeneko jaso dituzte helbide guztiak, eta elkarrekin begiratzen ari dira blog guztiak.
Interneten notak jarrita daudela ikusten duzutenean, abisatu hemen, ok?

Orlei buruz, Txat-aren sarreran iritzi bat dago. e-mailen zerrenda heltzen zaidanean guztiak abisatzen saiatuko naiz, baina hala ere, norbaiten telefonoa, e-maila... baduzue, joan zaitezte jendea abisatzen, edo bestela orla 2010ean egin beharko dugu!

Bye bye!!
(Begoña)

2007/06/11

Txat

Kaixo!!
Katxarro hau (alboan dagoen txat-a) norbait konektatzen denean txat bezala funtzionatzen du. Inor kontektatzen ez bada, mezuak utzi daitezke.
Inor konektatuta ez badago, konektatzeko, www.meebo.com -era joan eta "meebo" koadroan izena eman (erabiltzailea: atzerrikobazkaria pasa-hitza: irakasleanaiz).
Norbait konektatuta dagoela ikusten baduzue, hasi zaitezkete txateatzen berriro www.meebo.com -era joan gabe.
Dudarik baduzue, komentarioetan galdetu.
Bye bye!!
(Begoña)

Argazki gehio!

Kaixoo!! argazki gehio igo ditut, parre pixkat egiteko, jajaja!!
Sartu hemen: www.atzerrikobazkariaargazkiak2.blogspot.com
Ongi ibili denak!!!
*Amaia*

Argazkiak nola igo (benetan, jeje)

Zera... "Copiar Pegar" metodoa ez omen da hain unibertsala... Beraz, hona hemen bi metodo:
1. -Redactar modoan, "Vista previa"tik hasita, joan bi botoi ezkerrerantz (argazki baten miniatura bat). Sakatu hori eta lehio bat irekiko zaizue. Bertan, sakatu "Examinar" botoia, bilatu igo nahi duzuen argazkia (de una en una, sentitzen det) eta sakatu aceptar. Aurreko lehiora bueltatuko zarete. Orduan, sakatu botoi laranja, eta itxaron... Sakatu "Finalizar" eta listo.
2.- Zure e-mailak uzten badizue, bidali niri argazkiak eta igoko ditut.

Beste aukera bat da Slides-en gure kontua (atzerrikobazkaria@hotmail.com) altan ematea, kontraseña berberarekin (irakasleanaiz), eta bakoitzak bere argazkiak igotzea. Nik ez dut inoiz erabili, baina erraza omen da. Zuek ikusi.
Bye bye!!

Orla bai, orla ez?

Kaixo!!
Bazkarian honetaz hitz egin genuenez, hona hemen helbide bat orlei buruz. ez dakit nola moldatuko ginateke denok unibertsitatean berriro elkartzeko, baina merezi duela uste dut. Oroimen on bat dela uste dut. Beraz animatu zaitezte, eta begiratu helbide honetan agertzen dena. 15€engatik ez gara orlarik gabe geratuko, ezta?
Utzi zuen iritziak komentarioetan, ta aurrera ateratzen bada, lortuko dugu egunen bat adostea.
Bye bye!!
(Begoña)

2007/06/10

2007/06/07

Kaixo!!

Kaixo danoi!!
Festa ondo amaitu zenutela espero dut... Panda de impresentables, que sois el ejemplo de los niños!!!

Argazkiak nola igotzen ez badakizue, bidali itzazue nire e-mailera eta nik igoko ditut. (b_bernal25@hotmail.com). Saiatu nahi baduzue, hona hemen argibide batzuk:

1.- go to: www.blogger.com
2.- Izena eman: usuario: atzerrikobazkaria@hotmail.com
contraseña: irakasleanaiz
3.- Sakatu "Nueva entrada"
4.- Sakatu "Redactar" (pestaña bat da, sarreraren goiko eskubiko aldean)
5.- Ikasle orok erabilitako "Copiar-Pegar" metodo unibertsala erabiliz, argazkia sarreraren koadrotxoan itsatsi.
6.- Sakatu "Publicar entrada" (sarreraren koadrotxoaren azpian dagoen botoitxo laranja)

Eta listo!!
Ondo izan, eta espero dut blog hau urte askotarako izatea, izan ere, gure artean kontaktuan jarraitzeko aukera ona da, ezta?

Bye, bye!!